Arkitektura Hiztegi hau erreferentziazko hiztegia da, adostua, zabala, kontsultaerraza, ezaguna eta eguneratua. Haren helburua da arkitekturaren esparruan diharduten profesionalek eta ikasleek euskaraz jarduteko izaten dituzten oztopoak gainditzeko funtsezko baliabidea izatea.
Proiektua urtez urte hazi da Eusko Jaurlaritzaren Ingurumena, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren konpromisoari esker, bai eta hiztegiaren proiektuko erakunde parte-hartzaileetako arkitekturaren arloko adituen eta UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroko terminologia-profesionalen arteko lankidetzari esker ere.
Hiztegiak 9.800 fitxa terminologiko inguru ditu, eta bakoitza kontzeptu bati dagokio. Fitxa terminologiko bakoitzean kasuan kasuko kontzeptuarentzat proposatutako euskarazko eta gaztelaniazko ordainak ageri dira, arkitekturaren barneko jakintza-arloen arabera honako eremu-zuhaitz honen arabera sailkatuta:
Lurralde-antolamendua
- Lurralde-plangintza
- Sektore-plangintza
Hiztegiko fitxa terminologikoen % 4 daude Lurralde Antolamendua eremuan, eta horietako % 64k (273 fitxak) euskarazko testuingurua dute.
Hirigintza
- Hirigintza-plangintza
- Hirigintza-kudeaketa
- Hirigintza-diziplina
Hiztegiko fitxa terminologikoen % 9 daude Hirigintza eremuan, eta horietako % 39k (348 fitxak) euskarazko testuingurua dute.
Eraikuntza
- Materialak
- Eraikingintza
- Elementuak eta sistemak
- Instalazioak
- Prozedurak
- Tresnak
- Birgaitzea
- Arkitektura industrializatua
- Jasangarritasuna
- Patologia
- Lanbideak
- Araudi teknikoa
Hiztegiko fitxa terminologikoen % 72 daude Eraikuntza eremuan, eta horietako % 19k (1.350 fitxak) definizioa dute. Bestalde, Birgaitzea eta Patologia azpieremuetako fitxen % 10ek euskarazko testuingurua dute (Birgaitzea azpieremuko 101 fitxak dute testuingurua, eta Patologia azpieremuko 279 fitxak).
Arkitekturaren historia eta konposizioa
Hiztegiko fitxa terminologikoen % 7 daude Arkitekturaren historia eta konposizioa eremuan.
Adierazpen grafikoa
- Marrazketa
- Geometria
Hiztegiko fitxa terminologikoen % 8 daude Adierazpen grafikoa eremuan. Bestalde, eremu horretako 84 fitxak irudi bana dute, kasuan kasuko kontzeptua modu bisualean argitzeko eta terminoen ulermena errazteko.